Jaietako erreka jaitsiera antolatzeko bilera deitu dute

Aiurri 2026ko apirilaren 8a

Apirilean sartuta, Santakrutzak geroz eta gertuago antzematen dira. Egitarauko ekitaldi finkoa ereka jaitsiera da eta aurtengoa prestatzeko bilera deitu dute.

Bilera apirilaren 22an izango da, asteazkenarekin, Urigainen arratsaldeko 19:00tan hasita. 26. edizioa izango da aurtengoa.

Erreka jaitsiera
Maiatzak 1, ostirala

  • 16:00 Baltsak jasoko dituzte Bekoplazan.
  • 16:15 Olazarren hitzordua.
  • 16:45 Irteera Olazarretik.
  • 17:30 Iritsiera Santa Krutz eliza ingurura.

Ekitaldia, ohikoa denez, Eguzki talde ekologistak antolatu du.

Argazki-bilduma iazkoa da,
jaitsiera 25. ediziora iritsi zenekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!