[Aldaketak larunbateko hainbat kokapenetan]

Aurtengo jai-egitaraua

Aiurri 2026ko apirilaren 23a

Haur pregoiarekin abiatu ziren 2026ko Santakrutzak.

Apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3an amaituko dira jaiak, igandearekin. Festazaleek lau egun eta hiru gau izango dituzte jaiez goatzeko.

Apirilak 30, osteguna

  • 16:00 Haur pregoia eta txokolatada Zumea plazan.
  • 17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.
  • 18:30 Lebiton erraldoi eta buruhandien konpartsa Plaza Moretik eta Gora Kaletxiki txaranga Zumea plazatik.
  • 18:30 Zumeatarra elkartearen danborrada Zumeatarra elkartetik abiatuta.
  • 19:00 Txupinazoa Lebiton erraldoi eta buruhandien konpartsaren eskutik.
  • 19:30 Txoznen irekiera.
  • 19:30 Harri-jasotze popularra Bekoplazan, “V. Santakrutz harri txikia”.
  • 20:00 Olagain txistularien elkartearen kontzertua Santa Krutz ermitan.
  • 21:00 Santakrutzetako II. Futbito txapelketa Ondarreta Herri Eskolako patioan.
  • 23:00-04:30 Txilipipar rock, Lukiek punk-rock eta 3ttu erromeria.

Maiatzak 1, ostirala

  • 07:00 Gaupaseroen txaranga.
  • 08:00 Gaupaseroen argazkia Kaimuturrean.
  • 10:30 XLVI. Kros herrikoia: XV.  Bixente Huiziren omenez.
  • 11:30 Haur krosa.
  • 12:00 Txalaparta Kaimuturrean eta kantu kalejira Plaza Moretik abiatuta.
  • 12:00 Txirrindularitzako XLVII. Santa Krutz saria Kale Berria eta Guipuzcoanoren artean.
  • 12:00 Bertso-poteoa Kale Nagusitik.
  • 14:00 Auzo bazkaria Kale Nagusian (euria eginez gero, Zumea plazan). 
  • 16:30 Kontzertua.
  • 17:30 Erreka jaitsiera Santa Krutz zubian. Etxarritik abiatuko dira 16:15etan.
  • 18:00 Bakailao txapelketa, Irunberrin.
  • 18:30 Bizikleta festa, Kale Berrian.
  • 18:30 Herri danborrada, Bekoplazatik.
  • 19:00 Matraka elektrotxaranga Bekoplazan.
  • 21:45 Zezen-suzkoa, Maindi iturritik hasita.
  • 20:00-04:30 F.A.M.E tekno, Hazas elektrolatino-mambo eta Ostarte erromeria.

Maiatzak 2, larunbata

        • 10:30 Musika Eskolako akordeoien kalejira Juanita Alkain plazatik hasita.
        • 10:30 Eneko Martiarenaren oroimenezko V. Xake txapelketa, Juanita Alkain plazan (<=14 urte).
        • 11:00 Joxe Ramon Ansaren oroimen ekitaldia: “Ez gaude ahaztuta”, Kaimuturrean.
        • 11:30 Kuadrillen arteko jokoak, txarangaz lagunduta, Bekoplazatik.
        • 11:45 Urki Dantza Taldearen emanaldia, Zumea plazan.
        • 12:00 Puzgarriak Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.

        • 12:00 Bermut musikatua Ezekiel DJarekin, Bekoplazan.

        • 14:00 Kuadrillen eguneko ate-irekiera eta bazkaria Zumea plazan.

        • 17:30 Kuadrillen eguneko DJ ibiltaria Bekoplazatik abiatuta.
        • 17:00 Txotxongilo ikuskizuna, Santa Krutz ermitan.

    • 20:00 Malkogarriyak taldearen kontzertua Bekoplazan.
    • 22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada, elkartetik abiatuta.
    • 23:00-04:30 Muxutruk taldearen erromeria.

 

Maiatzak 3. igandea

    • 10:00 Dultzaineroak, Juanita Alkain plazan.
    • 10:30 Artisau azoka eta umeentzako tailerrak (15:00), Maindi iturriaren inguruan. Euria eginez gero, Zumea plazan.
    • 10:30 Banderaren jaitsiera.
      Udal korporazioak, eskopeteroek eta txistulariek lagunduta.
    • 10:30 Banderaren arboltzea eta Ezpata dantza, Santa Krutz zubian.
    • 11:00 Meza santua Alberto Agirre abesbatzak kantatua. Eskopeteroak.
    • 11:30 Ezpata dantza eta Brokel dantza, zubian. 
    • 12:00 Txakolin dastaketa Kaimuturrean. Euria eginez gero, Bekoplazan.
    • 12:00 Andoaingo trikitilarien kalejira, Kale Nagusitik.
    • 13:00 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua, Kale Nagusian. Euria eginez gero, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.
    • 17:00 XLV. Sagardo txapelketa eta basataloak Andoaingo talogileak, Zumea plazan.
    • 17:00 Haurrentzako baserriko kirol parkea Kaimuturrean. Euria eginez gero, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.
    • 19:00 Plaza dantzak, Kale Nagusitik abiatuta.
    • 19:00 Taberna arteko pintxo txapelketa. 
    • 21:15 Zezen suzkoa, Maindi iturriaren paretik hasita.
    • 21:30 Danborrada popularra. Jaien amaierako ekitaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!