Santakrutzak 2026

Herri Danborrada prestatzeko entseguak deitu dituzte

Aiurri 2026ko apirilaren 10a

Apirilaren 27an eta 28an izango dira, Kaleberriko etxabean, iluntzeko 20:00tan hasita. Aurtengoan Herri Danborrada maiatzaren 1ean izango da.

HERRI DANBORRADA
Maiatzak 1 - Ostirala

  • 18:00 Bekoplaza. Ekitaldia.
  • 18:30 Bekoplaza. Danborrada.
  • 21:30 Irunberri. Afaria.

Danborradan izena emateko epea zabalik da. Taldeak gonbita zabaldu du: “gazte, heldu, haur nahiz zahar animatu danbor soinuak lau haizetara zabaltzera!”.   

Kide berriei deialdia

Egun hauetan Keinu dendara hurbiltzeko deia luzatu diete arropa erosi nahi dutenei. Alkandoraren prezioa 18 eurokoda eta galtzena 29. Biak eskatuta, aldiz, 41 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!