Hiru ibilbide jarri ditu aukeran, familia girokoa, motza eta luzea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituan sartzen den 52. Andoain-Andoain mendi-ibilaldiak.
Familia-girokoa
Goizeko 09:00tan abiatu dira Ondarreta Herri Eskolatik. Andoain eta Adunako lursailetan barrena ibili dira, Belkoain gainetik (491 m.) igaroz (10 kilometroko luzerakoa, 400 metroko desnibela).
Ibilaldi motza
21 kilometroko luzerakoa, 99 metroko desnibelarekin, honako lekuetatik igaro da: Andoain, Zarateko Benta, Belkoain (491 m.) eta Andoain.
Ibilbide luzea
Andoaindik abiatu eta Alkizara iritsi da; handik, Ernioko (1.062 m.) bidea hartu eta Zelatun eta Gazume (997 m.) igaro ostean, Zarateko Benta eta Belkoainen (491 m.) barrena igaro dira, Andoainera iristeko. 42 kilometroko luzerakoa, 2.000 metroko desnibela guztira.