Eusfera ekimena Andoainen

Aiurri 2026ko apirilaren 23a

Eusfera, taupa mugimenduak martxan jarri duen egitasmo nazional berria da. Ekimenak, haurrentzat euskaldunagoa izango den unibertsoa eraikitzea du helburutzat. Horretarako, ekimenak 0 eta 12 urte bitarteko haurren egunerokoan euskararen presentzia handitzea bilatuko du. 

Mmaiatzaren 7tik 17ra Euskal Herri osoko hainbat herritan ekintza ugari antolatuko dituzte euskararen erabilera erdigunean jartzeko. Zehazki, bi jarduera mota antolatuko dira; alde batetik, Misioak eta bestetik, Euspazioak.

  • Misioak, etxean guraso eta haurren artean egiteko ekintzak izango dira, familia bakoitzarentzat pertsonalizatuak egongo dira eta webgunean Gurasoen Txokoan dago izena emateko aukera.
  • Euspazioa, berriz, herrian euskaraz jarduteko espazioa izango da, haur eta gurasoen elkarlana sustatuko duena.

Egitarau oparoa Andoainen

Andoainen, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna eta Andoaingo Udala izan dira egitaraua eratu dutenak. Honako hauek dira antolatutako jarduerak: 

Maiatzak 8, ostirala 

JOLASAK

2-6 urte bitarteko haurrentzat jolasak - 17:00etan 

6-12 urte bitarteko haurren vs gurasoen arteko jolasak - 18:00etan 

Lekua: Leizaur Parkea (Eguraldi txarrarekin, Ondarreta eskolako jolastokian)

Maiatzak 9, larunbata

ZIRKU TAILERRA

5-12 urte bitarteko haurrentzat

3 txandatan: 16:30 - 17:30 - 18:30 (txanda bakoitzean 24 haur gehienez)

Lekua: Ondarreta eskolako jolastokia

Maiatzaren 11tik 16ra 

GYNKANA MITOLOGIKOA HERRITIK 

Izena emateko esteka honetan sartu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSed8EPATSuHqrC9eIm-IhwNmi5ybx5eip7UEqR-zXK9EMWC6Q/viewform

Maiatzak 12 eta 13 

Parketarrak

17:00-19:00 

Lekua; 12an: Goikoplazan. 13an, Zumea Plazan

Maiatzak 14, osteguna

XoOoo!

0-6 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa musikatua- 17:30ean

Lekua: Bastero Kulturguneko areto txikia

Maiatzak 17, igandea

EUSFESTA

11:30: Gynkanaren sari banaketa + Zozketa

12:00-13:30: Dj Mikeltxi

Bazkari autogestionatua plazan

16:00: Plaza-dantzak 

Lekua: Etxeberrieta Plazan (eguraldi txarrarekin Ondarreta eskolako jolastokian)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!