Santakrutzak 2026

Aurtengo Santakrutzen atzera kontaketa hasi da

Aiurri 2026ko apirilaren 24a

Artxiboko irudia.

Egitaraua trinkoa izango da, halabeharrez, ostegunean hasi eta igandean amaituko baitira jaiak. Lau egunetan hitzorduak kateatuko dira, bata bestearen atzetik. Adibide adierazgarria: sagardo dastaketa, talo-jatea eta pintxo lehiaketa igande arratsaldean dira

Egunotan banatzen ari da Jai Batzordea 2026ko egitaraua. 3 gau eta 4 egun dira, guztira. Eta, tartean, tradizio handiko ekitaldi ugari. Batzuk, aipatzearren: txistularien emanaldi berezia, erreka jaitsira, bazkari herrikoia, Kuadrillen Eguna, bakailao txapelketa, txakoli dastaketa... egitaraua egun gutxitan pilatzearen ondorioz hitzordu ugari kateatuko dira. Hitz gutxitara ekarrita, jaiegunak honela laburbildu daitezke: ostegunean, jaien hasiera; ostiralean, krosa eta kirol jarduerak; larunbatean, Kuadrillen Eguna eta, igande arratsaldean, jana eta edana –hots, sagardoa, taloa eta pintxoak–.

Txupinazoa

Festazaleen urteko hitzordu gorenetakoa iristear da. Lebiton konpartsak hartuko du protagonismoa, eurak baitira jaiari hasiera emango diotenak. Hogeitamargarren urteurrenean murgildu dira eta ondo merezita dute Jai Batzordeak egin dien aitortza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!