Santakrutzak 2026

Olagain Txistulari Elkartearen kontzertua, jaien hasieran

Aiurri 2026ko apirilaren 25a

Artxiboko irudia.

Amaia Oreja, Kristina Solano eta Ane Telletxea, aurtengo gonbidatuen artean, apirilaren 30eko kontzertuan.

"Musikaz gozatzeko, jai giroan elkartzeko eta gure txistu doinuekin emozionatzeko aukera ederra izango da". Hitz horiekin iragarri dute emanaldia Andoaingo Olagain Txistulari Elkarteko kideek. Emanaldia apirilaren 30ean izango da, osteguna, iluntzeko 20:00tan hasita Santa Krutz elizan. Aurtengo jaietako lehenengo ekitaldietakoa izango da eta, ohi bezala, lagun berriez inguratuko dira. Honatx, aurtengoan, txistulariekin batera ariko diren musikariak: "Gure ohiko errepertorioa partekatzeaz gain, lagun bereziak izango ditugu gurekin oholtza partekatzen, besteak beste, Amaia Oreja eta Kristina Solano, eta Andoaingo musika eskolako txistu-irakasle den Ane Telletxea".

Aurkezpenak eta iragarpenak eginda, gonbita luzatuta dago. Txistulariek musikazaleekin eta festazaleekin partekatu nahi dute emanaldia: "Zatoz gurekin une berezi hau bizitzera! Zatoz eta partekatu musika gurekin!".

Errepertorioa

Plentzia, 1. Kontrapasa,  Ametsa, Don Martin, Baltsa eta Pasodoblea, Cunningham collection, Euskera, Oi euskera eta behin betiko, Mando baten gainean, Behin batean Loiolan,  Beldurrak ahaztua, Erabil nazazu eta 104 ilargi bete.

Parte-hartzaileak

Amaia Oreja eta Kristina Solano, Ane Telletxea, Alberto Agirre abesbatza, Javi Gestoso, Txomin Urdanpilleta, Esti Sistiaga, Andoni Gonzalez, Jaime Eguzkitza, Edorta Setien eta Olagain Udal Txistulari Elkartea. Guztiak, Jon Ander Belamendiaren zuzendaritzapean. Aurkezlea, Ainhoa Aiertza izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!