EHKSk (Euskal Herriko Kontseilu Sozialista), IESek (Ikasle Antolakunde Sozialista) eta Euskadi Kuba Elkartearekin Elkarlanean-ek antolatu dute kanpaina. Beren hitzetan, “Kubako herria muturreko egoeran dago EABren blokeo kriminala dela eta. Trump presidente faxistaren genozidio saiakera da hau. Erregaiak ez dira iristen, itzalaldiak orokortzen ari dira, oinarrizko produktu gehienen eskasia dago…”.
Honako materiala jasotzen ari direla gogoratu dute:
* Material sanitarioa: 2027ko ekainetik aurrera iraungitzen diren medikamentuak, mota guztietako produktu sanitarioak, ekipo medikuak, tresneria eta baliabide kirurgikoak (pintzak, guraizeak, bisturiak, papera, hariak), eskularruak, preserbatiboak...
* Elikadura-osagarriak: bitaminak, mineralak (magnesioa, burdina, kaltzioa); gantz-azidoak (Omega 3); probiotikoak.
* Elikagai ez galkorrak: Janari enlatatua, (ahal dela, mailatu gabeko metala); aleak: arroza, zerealak, lekaleak; pastak; esne-hautsa; fruitu lehorrak; olioa; tomatea briketan. 2027ko urtarriletik aurrera iraungitzen direnak.
* Higiene materiala: konpresak; tampaxak; toallatxoak; pixoihalak (haurrentzat eta helduentzat).
* Kirol materiala: baloiak, pilotak, erraketak, bizikletak, ekipamendua (kamisetak, galtza motzak, takodun botak...).
* Ikasmateriala: eskolarako materiala (arkatzak, boligrafoak, koloretako pintura eta errotuladoreak, txorroskiloak, guraizeak, koadernoak...) Testu-liburuak eta entziklopediak ez.
* Garbitzeko materiala: erratzak, fregonak, oihalak, trapuak, espartzuak, biberoien garbitzailea...
* Diru ekarpena plaka fotovoltaikoetarako: eskudirutan bilketa postuetan edo kontu korronte bidez: ES35 3035 0134 43 1340059271 (Euskadi-Cuba/Laboral Kutxa).