Protokoloa prestatzeko lan saioa

Aiurri 2026ko apirilaren 27a

Erasoen aurkako protokoloa landu dute Andoainen eta aurreko larunbatean formakuntza-saio egin zuten Urigainen.

Andoaingo Mugimendu Fesministak, Txosna Batzordearekin eta Andoaingo Udalarekin lankidetzan, erasoen aurkako protokoloa landu du. Jardunbide bizia eta kolektiboa da, urtez urte osatuz doalako. Eta, gainera, norbanabako eta eragile ugariren lankidetzarekin. Adierazgarria izan baita aurtengoa. Mugimendu feministak indarkeria matxisten inguruko formakuntza herrira zabaltzeko erabakia hartu eta aurreko larunbatean saio irekia egin zuen Urigainen. Pertsona ugarik bat egin zuen deialdiarekin, formakuntza-saio jendetsua osatuz.

Telefono zenbakia, erasoen aurreko arreta jasotzeko

Andoaingo Mugimendu Fesministak egin bezala, Andoaingo Udaleko Berdintasun Sailak ere sentsibilizazio kanpaina egin du. 676 567 724; hori da Andoaingo Udalak eraso matxisten aurrean zabaldu duen arretarako telefono zenbakia. Apirilaren 30ean, maiatzaren 1ean eta 2an gaueko bederatzietatik goizaldeko 06:00ak arte martxan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!