Lebiton Konpartsaren ibilbideari aitortza, aurtengo Santa Krutz jaietan

Aiurri 2026ko apirilaren 28a

Artxiboko irudia

Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien konpartsak emango die hasiera jaiei, ekimena sortu zeneko 30. urteurrenarekin bat eginez.

30 urteko ibilbidea osatu du Erraldoi eta Buruhandien konpartsak. Azken urteotan, bereziki, Lebiton izena hartu dutenetik, lan oparoa egiten ari dira Andoainen. Santakrutzetan eta Sanjuanetan ezinbestekoa da haien partaidetza. Eta beste hainbat ekimenetan ere parte hartu ohi dute, hala nola, Korrikan eta Gau Beltzan. Ostegun honetan, Zubiaurre etxeko lehen solairuko balkoitik eurek emango diote jaiari hasiera. Aurreratu daitekeen bakarra da zerbait berezia prestatzen ari direla. .

Juan Legarra Etxebeste eta Cecilia Legarra, Azelaingo bikotea, ahanzturatik berreskuratu zituzten Mari eta Basajaun... ondare oparoa gordetzen da Andoainen. Buruhandiak ahaztu gabe: makinista, emakume estraperlista, ikazkina, arrieroa eta, nola ez, Lebiton bera.

Jaietako pregoilariak, XXI. mendean

Honatx, zerrenda:

  • 2026 Lebiton konpartsa.
  • 2025 Punttuka Bertso Eskola.
  • 2024 Irunberri elkartea.
  • 2023 Auzoetako Jai Batzordeak.
  • 2022 Zumeatarra elkartea.
  • 2019 Aiurri.
  • 2018 Maiatzaren 3ko bluxadunak.
  • 2017 Txindoki taberna.
  • 2016 Katramila antzerki taldea.
  • 2015 Auzoko dendariak.
  • 2014 Emakumezko danborjoleak.
  • 2013 Urki dantza taldea.
  • 2012 Olinpiapopularrak.
  • 2010 Joxean Barandiaran.
  • 2009 Ramon Ansa.
  • 2008 Pedro Unanue.
  • 2007 Maria Jesus Fernandez.
  • 2006 Juanma Barcina.
  • 2005 Pako Arnaiz.
  • 2004 Nagore Zipitria.
  • 2003 Xabier Lekuona.
  • 2002 Luis Mari Arnaiz.
  • 2001 Ixiar Oreja.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!