Trafikorik gabeko gune izango dira Barrakagunea eta Txosnagunea

Aiurri 2026ko apirilaren 30a

Santa Krutz jaietan, trafikorik gabeko gune sortu dituzte, Makaldegian ta Txosnagunean, hurrenez hurren.

Barrakagunea (Malkadegia)

Barrakak zabalik dauden egun eta ordutegietan trafikoa itxita egongo da:

  • Apirilak 30, osteguna: 16:30-02:00.
  • Maiatzak 1, ostirala: 12:30-14:30 / 16:30-02:00.
  • Maiatzak 2, larunbata: 12:30-14:30 / 16:30-02:00.
  • Maiatzak 3, igandea: 12:30-14:30 / 16:30-22:00.
  • Maiatzak 4, astelehena 4: 16:30–22:00.

Txoznagunea (Bekoplaza)

Trafikoa itxita egongo da.

Trafiko alternatiboa Joakin Larretatik Txurreriara eta Bertxin kaletik Plazaola aldera eta Leizaran instituturantz.

  • Apirilak 30, osteguna: 19:00–05:00.
  • Maiatzak 1, ostirala: 22:00–05:00.
  • Maiatzak 2, larunbata: 10:30–05:00.
Ekitaldi bereziak

Apirilak 30, osteguna: Zumearra elkartearen danborrada Kale Berritik igaroko da, eta trafikoa 19:00etatik aurrera itxiko da.
Maiatzak 1, ostirala: 10:00etatik 12:30era hainbat kirol proba egingo dira: 10:30ean, herri krosa; 11:30ak aldera, haur krosa;
12:00etan, txirrindulari lasterketa (13:00ak arte gutxi gorabehera). Horren ondorioz, trafikoa itxita egongo da Aita Larramendi kalearen eta Juan Bautista Erro – Kaleberria biribilgunearen artean

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!