Haur eta gaztetxoen pregoiarekin abiatu dira Santakrutzak

Aiurri 2026ko apirilaren 30a

Kamiseta zuriak eta galtza urdinak, zapia, txapela... jaiarekin identifikatzen dira jantziak soinean jantzita, herriko haur eta gaztetxoek Zumea plazan ekin diote jaiari.

Jaien hasierako adierazpenetan, ospakizunaren alde eta euskararen aldeko mezuak entzun dira. Behin pregoiak entzunda, txokolate-beroa banatu dute plazan bertan. Eta, jarraian, ohi bezala, judo erakustaldia egin dute. Haur asko hurbilduko dira, ziur, arratsaldeko 19:00tan, Lebitonen pregoia gertutik ikustera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!