Amaia Oreja, Kristina Solano eta beste hainbat gonbidatu izan dituzte bidaide Olagaineko Txistulariek

Hainbat gonbidatu izan dituzte bidelagun Olagaineko txistulariek, Santa Krutz elizan eman duten kontzertuan. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai:

Honako gonbidatuekin egin dute kontzertua Olagain Udal Txistulari Elkarteko kideek, Ainhoa Aiertzak aurkeztuta:

- Alberto Agirre abesbatza.

- Amaia Oreja eta Kristina Solano.

- Ane Telletxea (txistularia).

- Javi Gestoso (gitarra).

- Esti Sistiaga (piano-jolea).

- Andoni Gonzalez (esku-soinua).

- Jaime Eguzkitza eta Edorta Setien (tronpeta-joleak).

- Txomin Urdanpilleta (perkusioa).

Adur Iturralde izan da soinu-teknikaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!