Joxe Mari Agiñarteri omenaldia
Mizpiradin bertsoa abestu zioten afaltzez amaitzen ari zirela:
Kamioiko kaxa horretan
gure altxor handiena.
Zu izan zara gurean
norabide eman duena.
Mimo handiz gidaturik
trebe eta jatorrena,
zuretzat dugu gaurkoan
esker onik beroena.
Lebiton eta lagunak
hor dituzu gaur, kidea
Heldu baitzaizu azkenik
atseden hartzeko unea
erretiroko bidean,
gozatu orain bidea,
BETI ZANGO BAITZARA
KONPARTSAKO SENIDEA!
Lau konpartsakide gehiago omendu zituzten
Iker Egaña, Gari Asensio, Diego Barrasa eta Unai Barrutia konpartsakide eskarmentudunek ezusteko omenaldia jaso zuten Mizpiradiko afarian. Taldeko argazkia ateratzeko unean bertso-sorta abestu zieten eta hauei ere txapel bana jantzi zieten.
Bideoan ere ikusgai dago dantzatu zieten agurra, Sarasola anaiak dultzainarekin lagunduta.
Sarasola anaien berragerpena, 10 urte eta gero
Urte luzez Andoaingo kaleak girotu zituzten dultzainarekin. Hamar urte dira azken emanaldia egin zutenetik baina atzokoan berragertu ziren. Izan ere, eurak ere badira konpartsaren ibilbidearen partaide.
