Desafio berria harriekin, Txosnagunearen irekierarekin bat eginez

Aiurri 2026ko maiatzaren 1a

Santa Krutz jaietan bakarrik altxatzen diren harriekin lehian aritu ziren dozena erditik gora harrijasotzaile. Amas eta Otamendi nagusitu ziren gizonezkoen eta emakumezkoen lehian.

Ohi bezala, giro ederra sortu zen harrijasotzaileen edizio berrian. Txosnen irekierarekin bat egitren zuenez, jende asko hurbildu zen Bekoplazara. Bi harri bihurrekin aritu ziren lehian eta partaideek txalo zaparrada jaso zuten.

Garaileak:

  • Lander Amas
  • Ane Otamendi

Gainerako partaideak:

  • Ander Olasagasti
  • Ekain Bellanco
  • Jon Gabirondo
  • Izaro Mikelarena
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!