Banderaren jaitsierarekin abiatu da jaietako egun handia

Aiurri 2026ko maiatzaren 3a

Tradizio eta solemnitate handiko ekitaldia da Banderaren jaitsiera, Santa Krutz egunean egiten dena. Txistulariak eta eskopeteroak lagunduta, Udal Korporazioak Udaletxearen eta elizaren arteko ibilbidea egin du.

Jose Antonio Fernandez PSEko zinegotziak eraman du bandera, hura baita udal ordezkari gazteena. Maider Lainez ordezkatu zuen sozialisten udal taldean eta berak hartu du bandera. Aurreko urteetan EAJ-PNVko Idoia Mikelezek eraman du bandera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!