Gaztañagak irabazi du aurtengo sagardo lehiaketa

Aiurri 2026ko maiatzaren 3a

Ohi bezala, Basataloen talo postuak eta Zumeatarrak antolatzen duen sagardo dastaketak festazale askoren arreta bereganatu du. Jaien azken txanpa da eta oraindik ere jateko eta edateko gogo berezia antzematen da.

Hauek dira sagardo dastaketan parte hartu duten ekoizleak:
Aburuza, Aduna
Zabala, Aduna
Gaztañaga, Andoain
Mizpiradi, Andoain
Sarasola, Asteasu
Altuna, Urnieta
Oianume, Urnieta
Bereziartua, Astigarraga
Larrarte, Astigarraga
Lizeaga, Astigarraga
Itxas-Buru, Hernani
Urdaira, Usurbil

Bestalde, Epaimahaiaren balorazioaren ostean, emaitzak honela gelditu dira:

1. Gaztañaga 128 puntu.
2. Lizeaga 125 puntu.
3. Sarasola 119 puntu

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!