Euskararen erabilera sustatzea xede du Eusferak. Egitasmoaren muina Taupa euskaltzaleen mugimenduak landu du Euskal Herrian. Tokian tokiko eragileen bitartez garatzen ari da egitasmoa, 2026an abiatuta. Tartean, Andoainen. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna ari dira egitasmoa sustatzen, eta eurek bota zuten lehen amua hiru ikastetxeetako gurasoei deialdia luzatuz. Andoaingo Udaleko Euskara Saila egitasmoaren lankide da, era berean. Gurasoen erantzuna zinez pozgarria izan da. Joan zen martxoaren 11n, Arrate pilotalekuko bilera-gelan, dozenatik gora guraso bildu ziren. Motibazioz gainezka zirenez, egitarau oparoa osatu duten maiatzerako. Ideia-zaparrada egin ostean, egitaraua finduz joan ziren hurrengo asteetan.
Egitarau oparoa
Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!
Aintzat hartu diruzte, ezin bestela, haurren gustuko jarduerak. Beraz, maiatzean, euskara ahoan, dantzatzeko, abesteko, jolasteko eta euskaradunak garela ospatzeko hitzordurik ez da faltako.
Eusfesta
Goizean hasita, familia giroko festa egin nahi dute Etxeberrieta plazan. Sari banaketa ekitaldia, bazkaria eta plaza-dantzak iragarri dituzte. DJ Mikeltxi bertan izango da. Abenduan egin zuen debuta herrian, eta orduko hartan haurrak eta gurasoak dantzan jarri zituen. Inauterietan izan ostean, hirugarrenez hurbilduko da Andoainera.
Maiatzak 8, ostirala. JOLASAK
17:00 2-6 urte bitarteko haurrentzat jolasak.
18:00 6-12 urte bitarteko haurren vs gurasoen arteko jolasak. Leizaur Parkean izango da ekitaldia.
- Euriarekin, bi ekitaldiak Ondarreta Herri Eskolako jolastokian.
Maiatzak 9, larunbata. ZIRKU TAILERRA
16:30 5-12 urte bitarteko haurrentzat. Ordubeteko 3 txanda: 16:30 17:30 eta 18:30. Txanda bakoitzean, gehienez, 24 haur.
- Euria eginez gero, ekitaldia Ondarreta Herri Eskolako jolastokian egingo da.
Maiatzak 11-16. GYNKANA MITOLOGIKOA
Pistak jarraituz, herriko merkatalguneak bisitatu beharko dituzte partaideek, eta gune bakoitzean puzzleko pieza bat lortuko dute. Pieza guztiak bilduta, pertsonaia mitologikoaren puzzlea osatuko dute.
Maiatzak 12, 13. Parketarrak
17:00-19:00 Euskaraz jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko tartearen edizio berria iritsi da Andoainera.
- Maiatzaren 12an, asteartea, Goikoplazan.
- Maiatzaren 13an, asteazkena, Zumea plazan.
Maiatzak 14, osteguna. Ipuin kontaketa saioa
17:30 XoOoo! 0-6 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa musikatua, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan. Josiane Aguerre-Valenciak sortua eta Ainhoa Elizondo andoaindarrak musikatua.
Maiatzak 17, igandea. EUSFESTA
Etxeberrieta plaza. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako jolastokian.
11:30 Gymkanaren sari banaketa ekitaldia eta zozketa.
12:00-13:30 DJ Mikeltxi.
11:30 Bazkaria, nork berea eraman behar du.
16:00 Plaza-dantzak.