Ahots txikiak Oñatiko Topaketan
Saiotik saiora dabiltza azkena aldian Udal Musika Eskolako abeslariak, dena esatera. Abesbatza Txikiko abeslariak batik bat. Euskadiko Orkestrarekin emanaldiak eman zituzten apirilean zehar, eta Euskelele ipuin musikatuan aritu ziren apirilaren 26an, Basteron.
Bihar ere saioa edukiko du, Oñatin, IV. Debagoienako Haur eta Gazte Abesbatzen Topaketan.

