Bat egin dute Loatzo, Hernani eta Andoaingo akordeolarien soinuek

Aiurri 2026ko maiatzaren 9a

Loatzo, Hernani eta Andoaingo Musika Eskoletako akordeoilariak bildu ditu Andoaingo Akordeoilarien Topaketak Zumea plazan, eguardian. Hainbat pieza jo dituzte elkarrekin, Susana Cencilloren zuzendaritzapean. Abesti batean Klapp dantza eskolako dantzariak izan dituzte bidaide. Argazki-sorta eta bideoak (behean), ikusgai: 

 

Emanaldian barrena, 1987az geroztik Hernanin akordeoia erakusten ari den eta ikasturte amaieran jubilazioa hartuko duen Maribel Insausti omendu dute.

Hain zuzen, Hernaniko akordeoilari gazteak Maribel Insausti eta Eli Iragorri irakasleekin etorri dira Andoainera gaur.

Loatzoko akordeoilariak, Maitane Arretxe izan dute zuzendari. 

Eta azkenik, Andoaingo akordeoilariak Susana Cencilloren gidaritzapean aritu dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!