Misioak
Haurren unibertsoa zortzi planetetan (ipuinen planeta, pantailen planeta,…) banatuta dago, eta familia bakoitzak bere ezaugarrietara egokituko ditu erronkak. Eusferaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak.
Euspazioak
Herriz herri antolatuko diren eta euskaraz hitz egiteko aproposak diren familientzako elkarguneak dira. Aisialdiari lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak izango dira, herri bakoitzak bere errealitatera moldatuta antolatuko dituenak. Andoainen, esaterako, guraso-talde bat ari da Larramendi Kultur Bazkunarekin batera lanean. Ekitaldi-sorta iragarri dute. Askoren artean, gynkana (maiatzak 11-16) eta egitasmoari amaiera emango dion Eusfesta (maiatzak 17).