Gymkana mitologikoa, gaurkoan hasita, Andoaingo merkatalguneekin lankidetzan

Aiurri 2026ko maiatzaren 11

Gonbita luzatu zien Andoaingo Eusferak, bi aste atzera, udalerriko familia eta haurrei.

Gonbita luzatu zien Andoaingo Eusferak, bi aste atzera, udalerriko familia eta haurrei: "Galtzagorriak, Mari eta beste izaki mitologiko batzuk herrian ezkutatuta dabiltza. Gymkanan, pistak jarraituz denda desberdinak bisitatu beharko dira, bakoitzean puzzleko pieza bat lortuz. Osatzen duzunean, azken festara ekarri eta saria jasoko duzu. Eta, gainera… parte-hartzaile guztien artean zozketa berezi bat egingo da: Irrisarri Land-era sarrera! Taldean edo bakarka animatu, baina prest egon puzzlea osatzeko, pentsatzeko eta batez ere… primeran pasatzeko!".

Mitologian murgiltzeko jolasa, Salkinekin lankidetza

Puzzlea osatzeko piezak dendaz denda jaso behar dira, Honako hau da zerrenda:

  • Amabi. Zumea kalea.
  • Amantegi. Kale Nagusia.
  • Anita. Elizondo plaza.
  • Barcelo bidaiak. Zumea kalea.
  • Ernaitza. Zumea kalea.
  • Orte. Kale Nagusia.
  • Gamer. Kale Nagusia.
  • Iturbe. Kale Nagusia.
  • Xare. Elizondo plaza.
  • Xixori. Txitibar plaza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!