Eusfera azken txanpan sartu da

Aiurri 2026ko maiatzaren 15a

Eusfera aurrera doa Andoainen, haur eta familia askoren partaidetzarekin. Bart lagun ugari elkartu da Bastero Kulturgunean, Xoo ikuskizunaz gozatzera. Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondo igo ziren oholtzara.

 

Azken ordukoa: Eusfesta Ondarreta ikastetxean izango da

Maiatzak 17, igandea. EUSFESTA

Ondarreta Herri Eskolako jolastokia

11:30 Gymkanaren sari banaketa ekitaldia eta zozketa.

12:00-13:30 DJ Mikeltxi.

Bazkaria, nork berea eraman behar du.

16:00 Plaza-dantzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!