Adierazi zutenez, programa anitza prestatu da aurten ere, “adin guztietara zuzentzen diren eskaintzekin josi da programa: haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko jendearentzat hamaika egiteko izango dira festek irauten duten bitartean”.
Egitarauak denetariko ekitaldiak biltzen dituela ziurtatu zuten, “erraldoi konpartsen topaketa, pilota partidak, gazteen Pop up programa (graffiti, rap lehia, etab.), danborradak, herri kirolak, bertsolariak, txirrindularitza, azoka, haurren lantegiak, txarangak, musika ibiltariak eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak...”.
Programa osatzeko prozesuan, Andoaingo nerabeen proposamenak jaso direla Tratu On programaren bitartez, gehitu zuten. “Ekimen horri garrantzia eman nahi dio Andoaingo Udalak, parte hartzen duten haur zein nerabeek eta Tratu On-en lan egiten duten profesionalek bermatzen baitute gazteek ere euren nahiak egitarauan islatzea”.
Bestalde, eraso matxisten aurreko arreta-telefonoa eta Gautxori Bus zerbitzua egongo dira jaietan. Era berean, hainbat ekitaldietan irisgarritasun guneak egongo dira behar duten herritarrentzat eskuragarri.
Pregoiari eta txupinazoari dagokionez, Joxe Mari Oiartzabal Beloki musikariaren esku izango dela iragarri zuten.
Goikoplazako agerraldian izan ziren kartel lehiaketan sariak jaso dituzten sortzaileak.
San Juanetako zapia, lehenengo aldiz
San Juan jaien adierazgarri izango den zapia ere aurkeztu zuten, aurtengo berrikuntza gisa. “Prozesu honek fase ezberdinak izan ditu eta egun batzuk barru izango du bere aurkezpen ofiziala, baina, hurrengo astetik aurrera zapiak Salkineko 38 dendetan eskuragarri egongo dira”.
Musika estilo anitz
Sanjuanetako kontzertuen kartelak musika estilo ezberdinei tokia egin zaiela gehitu zuten, “rock, rap, trap, musika latinoa, DJ-ak, pop eta erromeria doinuak entzungo ditugu, besteak beste”. Hona taldeen izenak egunez egun: ekainaren 19an, Bertzesfer eta Marea, Platero y Tú eta Extremoduro tributoa; ekainaren 20an, Su Ta Gar eta Makala DJ-a; ekainaren 21ean, Puro Relajo eta Ezekiel DJ-a; ekainaren 22an, Hastlr; ekainaren 23an, Queen tributoa eta Udal Musika Eskolako Banda, Mirua, Siwanaba DJ-a eta Bengo; eta azkenik, ekainaren 24an, Trikidantz.
Egitaraua, egunez egun
Ekainaren 19an, ostirala
17:00 Joko sorta 4-17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat Goikoplazan. Gazte Lokala (Ambrosia Olabide).
18:30 Kalejira Goikoplazara hainbat tokitatik irtenda: Lebiton Buruhandi eta Erraldoien konpartsa, Olagain Txistularien taldea, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txaranga.
19:00 Pregoia eta jaien hasierako txupinazoa. Aurten Joxemari Oiartzabal Belokiren eskutik. Udaletxeko balkoitik. Txupinazoaren ondoren, Gora Kaletxiki txarangak Luis Fracaren “Andoain” musika pieza joko du.
20:30 Arrats-behera Goikoplazan: Bertzesfer taldearen kontzertua.
23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Marea, Platero y tú eta Extremoduro taldeen oroiloreak (tributoak).
Ekainaren 20an, larunbata
09:30-14:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: eskuzko San Juan txapelketako finalak (benjamin, alebin, infantil eta kadeteak).
10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa Goikoplazan. Izen-ematea 10:15ean. Elizako arkupeetan.
11:30 XXI. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere txirrindua eta kaskoa ekarri beharko ditu. Opariak parte hartzaile guztientzat. 2-12 urte bitarteko haurrentzat. Izen-ematea
10:30 Ondarreta Herri Eskolako patioa.
12:00 Kantu kalejira Goikoplazatik hasita.
12:30 Olagain Txistulari bandaren kontzertua Goikoplazan.
14:30 Bazkari herrikoia. Txuleta jana La Salle Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Txartelaren prezioa, ekainaren 14a arte: helduek 30€ eta 12 urte artekoek 17€. Egunean bertan, 40€. Menua: txorizoa, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa txotxetik, ardoa eta ura. Txartelak salgai: Elizondo tabernan eta Ernaitza liburudendan.
16:00-21:00 Zesta-puntako San Juan txapelketako finalak eta kinielak Arrate pilotalekuan (benjaminak, infantilak, kadeteak, emakumeak eta gazteak).
17:30-20:00 Andoaindarra elkarteko danborrada. Ibilbidea: Extremadura kalea, Goikoplaza, Pio Baroja, Arteta kalea, Agustin Leitza, Plaza Morea eta Goikoplaza.
18:00 Klaap dantza eskolako emanaldia Goikoplazan.
19:00-21:30 Distopia Elektrotxaranga. Ibilbidea: Goikoplaza, Pio Baroja, JM Iturzaeta eta Nafarroa plaza.
22:00-23:15 Joseba eta Bakartxo dantza eskolaren ikuskizuna Goikoplazan (hiri dantza, saltsa…). Hainbat profesional gonbidatuekin.
23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Su Ta Gar eta Makala DJa.
Ekainaren 21ean, igandea
10:00 Erraldoi konpartsen topaketa. Partaideak:
- Besamotza konpartsa (Villabona).
- LOZET Lasarte Oriako Zezen suzko eta Erraldoi taldea.
- Pasaiko Erraldoiak.
- Lebiton Buruhandi eta Erraldoien konpartsa.
Ibilbidea: Zumea plazatik Goikoplazaraino.
13:00 Goikoplazan.
11:00-13:00 Kontzejupeko esku pelota: 3. eta 4. lekuak eta finala.
11:15 Udal Musika Eskolako MuGaz taldeko ikasleak prestatutako kontzertua Goikoplazan.
11:45 Sanjuanetako 8-11 urte bitarteko bikoteen Kross mistoa. 600 metroko ibilbidea. Irteera eta helmuga Arteta kalean. Izen emateak (10:00) eta sari banaketa Nafarroa plazan.
12:00 Sanjuanetako XVIII. bikoteen Kross mistoa. Irteera eta helmuga Arteta kalean.
- Ibilbide luzea: 5 kilometro.
- Ibilbide motza (12-14 urte bitarteko bikoteena): 1.600 metro.
- Nordic walking bikote mistoen ibilbidea egiteko aukera.
15:30 XXXVI Junior mailako Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. 3. Etapa. Irteera Goikoplazan eta helmuga Lasalle etorbidean.
16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak eta uraren festa Leizaur parkean. Ondarreta Herri Eskolako jolastokian (uraren festa gabe).
17:00-21:30 Taloak Palestinaren alde Goikoplazan BDZ taldearen eskutik.
18:00 Ezekiel DJ-a Nafarroa plazan.
20:30 Arrats-behera Goikoplazan: Puro Relajo taldearen kontzertua.
22:30 Zezensuzkoa Goikoplazan.
Ekainaren 22an, astelehena
13:30 Agintarien harrera 80 urteko andoaindarrei Udaletxe aurrean. Ondoren, bazkaria.
17:30-19:30 Gazteentzako Pop Up-a HSTLR-en eskutik Leizaur parkean: DJ, graffiti/aerografia erakustaldia eta rap lehia.
18:00 Haur danborrada: La Salle Berrozpe ikastetxea, Aita Larramendi Ikastola eta Ondarreta Herri Eskolako ikasleen eskutik, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru direla. Ibilbidea: Zumea, Kale Berria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.
20:00-23:00 Erremonte profesionalak Arrate pilotalekuan: Lehenengo partida: Arluziaga-Aiestaran VI eta Deskarga-Goikoetxea VI. Bigarren partida: Segurola-Eskudero eta Aiestaran VII-Larrañaga.
21:00-00:30 Kontzertuak Nafarroa plazan. Rap, trap eta DJ saioa HSTLR-ren eskutik: Oihane Ulanga (artista andoaindarra), Devil Records, Guxo, CSK013 eta Amilibia DJak.
22:30 Zezensuzkoa Goikoplazan.
Ekainaren 23an, asteartea
10:00-14:00 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka... Ondarreta Herri Eskolako patioan.
17:30-18:30 Txirri, Mirri eta Txiribitonen “Pailazokeriak” haur ikuskizuna erretoretxe aurrean. Ondarreta Herri Eskolako jolastokian.
18:00 Joselontxo’s Txaranga Nafarroa plazan hasi eta Goikoplazaraino.
19:00 Alberto Agirre abesbatzaren eta Udal Musika Eskolako abesbatzen kontzertua San Martin elizan.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan Alberto Agirre abesbatzak eta Udal Musika Eskolako abesbatzek kantatua. Andoaingo herriak, Agustin Leitza Seme Kuttunari, esker onez.
20:15 Alkatea eta Udalbatzaren Soka dantza Goikoplazan.
21:30 Olagain Txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, kale Nagusia eta Goikoplaza.
22:30 SAN JUAN SUA Goikoplazan. Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria. Herritarren suaren inguruko zortzikoa eta ohiko emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzak, Udal Musika Eskolako banda eta Olagain Txistulari banda. Ondoren, euskal dantzen emanaldia Urki dantza taldearen eskutik.
22:45 Agustin de Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza, Goikoplaza, Kaletxiki, Arrate plaza, JM Iturzaeta, Arteta, Rikardo Arregi, Goikoplaza eta Agustin Leitza. 23:30-00:30 Kontzertuak Goikoplazan: Queen oroilorea (tributoa). Udal Musika Eskolako banda eta gonbidatu bereziak.
23:30-04:00 Kontzertuak Nafarroa plazan: Mirua, Bengo eta Siwanaba DJa.
Ekainaren 24an, asteazkena
08:30 Diana dultzaineroekin.
10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan, Andoaingo azoka eta Napar Bideak elkarteekin. Munduko zaporeak Goikoplazan. Atzerritar jatorriko andoaindarrek beren lurraldeetako zizka-mizkak eskainiko dituzte.
11:00 Meza Nagusia San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzak kantatua. 11:00 Artisautza azokako haurren lantegiak: Axeri dantzako katamaloa, maskuriak, mosaiko kutxa, makrame pultserak eta marrazki margoketa.
12:00 Axeri dantza Goikoplazan.
17:00-20:00 Artisautza azoka, janari azoka eta munduko zaporeak Goikoplazan.
17:00-19:00 Haurren lantegiak: makrame ontzi apaingarria, lastargia, txapak, ahate harrapatzea eta globoflexia.
18:00-19:30 Hektor Folk, Alaitz Roteta eta Gorka Valdesek kaleak girotuko dituzte. Ibilbidea: Goikoplazan hasi eta kalez kale.
18:00 Herri Kirolak Goikoplazan. Bikoteko lehia: aizkora zutik eta etzanean, kanako egur bana eta korrika.
- Iker Vicente (Euskal Herriko txapelduna) eta Ugaitz Mugerza (Euskal Duatloiko txapelduna-2024).
- Julen Alberdi “Txikia IV” (Gipuzkoako txapelduna 2024) eta Arkaitz Etxebeste (2. Mailako 2025eko txapelduna) Harri jasotzen erakustaldia: harri mota ezberdinak.
- Anitze Zumeta (Euskal HerrikoTxapelduna 2024).
- Udane Ostolaza (Pisu bikoitzean errekorra).
- Estefi Etxebeste (Errekor pertsonala 150KG).
Harri mota ezberdinekin elkarren aurkako saioa:
- Mikel Lopetegi “Urra” (Euskal Herriko txapelduna).
- Beñat Telleria (Binakako Pentatloi txapelduna).
Ondarreta Herri Eskolako patioan.
19:30 Bertso jaialdia Goikoplazan: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Andoni Rekondo, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo. Gai-jartzaile: Unai Ormaetxea Jauregi. Bastero Kulturgunean.
20:00-22:00 Erromeria Nafarroa plazan: Trikidantz.
23:00 Ragnarok Kull d’Sac taldearen kalejira piroteknikoa. Juanita Alkain plazatik Goikoplazara. Ikuskizun honekin amaituko dira aurtengo Sanjuanak.