[Ekainak 19-24]

San Juan jaietako egitaraua

Aiurri 2026ko ekainaren 5a

Ekainaren 19an abiatu eta 24an amaituko dira San Juan jaiak.

Ekainak 19, ostirala

17:00 Joko sorta 4-17 urte bitarteko haur eta gazteentzat, Goikoplazan.

18:30 Kalejira, Goikoplazara: Lebiton Buruhandi eta Erraldoien konpartsa, Olagain Txistularien taldea, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txaranga.

19:00 Pregoia eta jaien hasierako txupinazoa, Joxemari Oiartzabal Beloki musikari eta sortzailearen eskutik, Udaletxeko balkoitik.

20:30 Bertzesfer musika taldea, Goikoplazan.

23:00-03:30 Nafarroa plazan: Marea, Platero y tu eta Extremoduro taldeen tributu-banda.

 

Ekainak 20, larunbata

09:30-14:00 Pilota partidak, Arraten: eskuzko San Juan txapelketako finalak: benjamin, alebin, infantil eta kadeteak.

10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa, Goikoplazan.

11:30 Bizikleta festa, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik, Goikoplazan.

12:00 Kantu kalejira, Goikoplazatik hasita.

12:30 Olagain Txistulari banda, Goikoplazan.

14:30 Bazkari herrikoia: Txuleta-jana La Salle Berrozpe ikastetxearen jolastoki estalian.

16:00-21:00 Zesta-puntako San Juan txapelketako finalak eta kinielak, Arraten.

17:30-20:00 Andoaindarra elkartearen danborrada.

18:00 Klaap dantza eskolaren erakustaldia, Goikoplazan.

19:00-21:30 Distopia Elektrotxaranga.

22:00-23:15 Joseba eta Bakartxo dantza eskolaren ikuskizuna, Goikoplazan.

23:00-03:30 Su Ta Gar taldearen kontzertua eta DJ Makala disko-jartzailea, Nafarroa plazan.

 

Ekainak 21, igandea

10:00 Erraldoien konpartsen topaketa: Pasaia, Amasa-Villabona eta Lasarte-Oriako partaideak. Adi, beroaren eraginez, Ondarretan amaituko da.

11:00-13:00 Kontzejupeko txapelketako finalak. Bertan behera, beroagatik.

11:15 MuGaz taldeko ikasleen kontzertua, *Kontsejupean.

11:45 8-11 urtekoen Kross mistoa. Bertan behera, beroagatik.

12:00 Bikoteen Kross mistoa. Bertan behera, beroagatik.

16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak eta uraren festa, Leizaur parkean.

17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan.

18:00 Ezekiel DJ disko-jartzailea Nafarroa plazan.

20:30 Puro Relajo, Goikoplazan.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

 

Ekainak 22, astelehena

13:30 Agintarien harrera, 80 urteko andoaindarrei. Ondoren, bazkaria. *Atzeratu egin dute.

17:30-19:30 DJ, graffiti/aerografia erakustaldia eta rap lehia, Leizaur parkean. *Bertan behera.

18:00 Haur danborrada. *Bertan behera.

20:00-23:00 Erremontea, Arrate pilotalekuan.

21:00-00:30 Kontzertuak, Nafarroa plazan: Oihane Ulanga (artista andoaindarra), Devil Records, Guxo, CSK013 eta Amilibia DJak.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

 

Ekainak 23, asteartea

10:00-14:00 Haur parkea, Goikoplazan. *Bertan behera, beroagatik.

17:30-18:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton, erretoretxe aurrean. *Basteron egingo da, auditorioan.

18:00 Joselontxo’s Txaranga, Nafarroa plazan. *20:30tan hasiko da.

19:00 Alberto Agirre abesbatza eta Udal Musika Eskolako abesbatza, San Martin elizan.

20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena, San Martin elizan.

20:15 Alkatea eta Udalbatzaren soka-dantza, Goikoplazan.

21:30 Olagain Txistulari bandaren kalejira.

22:30 San Juan sua, Goikoplazan. Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria.

22:45 Agustin de Leitza elkartearen danborrada.

23:30-00:30 Queen  taldearen tributoa, Goikoplazan. 

23:30-04:00 Mirua eta Bengo musika taldeak eta Siwanaba DJ disko-jartzailea, Nafarroa plazan.

 

Ekainak 24, asteazkena

08:30 Diana, dultzaineroekin. *Bertan behera.

10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka, Goikoplazan. *Bertan behera.

11:00 Meza Nagusia, San Martin elizan.

12:00 Axeri dantza, Goikoplazan. *Bertan behera.

17:00-20:00 Artisautza azoka, Goikoplazan. *Bertan behera.

17:00-19:00 Haurrentzat makrame ontzi apaingarria, lastargia, txapak, ahate harrapatzea eta globoflexia. *Bertan behera.

18:00-19:30 Hektor Folk, Alaitz Roteta eta Gorka Valdesek kaleak girotuko dituzte. *Bertan behera.

18:00 Herri Kirolak, Goikoplazan. Bikoteko lehia: Iker Vicente eta Ugaitz Mugerza; Julen Alberdi “Txikia IV” eta Arkaitz Etxebeste. Harri jasotzen erakustaldia: Anitze Zumeta, Udane Ostolaza, Estefi Etxebeste. *Bertan behera

19:30 Bertso jaialdia: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Andoni Rekondo, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan. Gai-jartzaile: Unai Ormaetxea. *Bastero Kulturgunea.

20:00-22:00 Trikidantz, Nafarroa plazan.

23:00 Kalejira piroteknikoa, *Plaza Moretik Goikoplazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!