Sol Band Gaza taldeak okupazioaren aurkako erresistentzia eta Palestinako eguneroko bizitza hizpide dituzten abestiak interpretatu zituen Basteron, eta komunitate arabiarrean ezagunak diren doinu tradizionalen eta klasikoen zenbait bertsio ere tartekatu zituen.
Emanaldiak ezin amaiera hunkigarriagoa bizitu izan zuen. Hain zuzen, aipatutako bi elkarte horien ordezkariak, Uxue Iturriondobeitia eta Salka Jabbari, oholtzara igotzera gonbidatu zituzten musikariek. Iturriondobeitiak Israelen aurkako boikot aktiboa egiteko mezua zabaldu zien entzuleei, eta Jabbarik, Nizar Qabbani poeta arabiarraren poesia errezitatu zuen.
Ondoren, denok elkarrekin, "Txoria txori" abestu zuten.