Euskal Herriko hainbat taldek jai-giroa zabaldu dute herrian, Euskal Jaialdian

Aiurri 2026ko ekainaren 7a

Euskal Herriko hainbat tokietatik heldutako taldeek, beren dantza, musika, bertso eta erraldoiekin jai-giro polita zabaldu dute herrian, Urki Dantza Taldeak antolatutako Andoaingo 36. Euskal Jaialdiak erakarrita, goiz eta arratsaldez. Hainbat argazki eta bideo. Ikusgai.

Hona parte-hartzaileen zerrenda:

- Ordiziako Amets Bide Dantza Taldea.

- Usansoloko Oinarin Dantza Taldea.

- Gasteizko Algara Dantza Taldea.

- Andoaingo Punttuka Bertso Eskola.

- Iruñeako Sanduzelai Erraldoi Txikien konpartsa.

- Lizarrako Gaitero Gazteak.

- Olagain Txistulari Elkartea.

- Andoaingo Udal Musika Eskolako akordeolariak.

- Urki Dantza Taldea.

Guztiak ere goizeko 10:30ean bildu dira Goikoplazan. Leire Nuñez aktore gazteak egin die ongietorria, eta Punttuka Bertso Eskolako Enzo Ormazabal, Irai Jauregi eta Adei Zubeldia gazteek bi bertso abestu ondoren, Kale Nagusian barrena abiatu dira guztiak ere. Hainbat erakustaldi egin dituzte Plaza Morean, Juanita Alkain Plazan, Kaimuturrean eta Zumea plazan.

Hamaiketakoarekin ere gozatzeko aukera eduki dute Kale Nagusian, Zumeatarra, Andoaindarra, Irunberri eta Peña Santa Krutz elkarteek prestatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!