San Juan sua udaletxeko balkoitik ikusi nahi?

Aiurri 2026ko ekainaren 10a

Artxiboko irudia.

Andoaingo Udalak San Juan sua udaletxeko balkoitik ikusteko aukera emango die zortzi herrikideei. Zozketa bidez egingo da aukeraketa eta izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.

San Juan sua udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute hainbat andoaindarrek. Udaleko ordezkariekin batera, 8 herrikide igoko dira udaletxeko balkoira San Juan bezperako ikuskizun osoa pribilegiozko toki batetik ikustera.

Izen-ematea
  • Bastero Kulturgunean, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
  • Internet bidez, https://labur.eus/sanjuan_balkoia estekan klik eginez.

Eskaera egiteko azkeneko eguna ekainak 14 izango da. Udalak adierazi duenez, "zozketan 4 izen aterako dira bakoitzak nahi duen laguntzailearekin joateko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!