Ikuskizun polita egin zuten Extremadura, Andaluzia eta Euskal Herriko dantzekin

Aiurri 2026ko ekainaren 13a

Extremadura, Andaluzia eta Euskal Herriko dantzekin eta kantuekin jaialdi ikusgarria osatu zuten Basteron, atzo. Hogar Extremeño elkartearen Kultur Astearen ekitaldi nagusiaren gaineko argazki-sorta eta bideoak, ikusgai.

Donostiako Extremadura Etxeko Dantza eta Abesbatza Taldeak, Andaluziako erritmoak plazaratzen dituen Andoaingo Nuevos Aires Dantza Taldeak, eta, Lasarte-Oriako Erketz Dantza Taldeak osatu zuten jaialdia.

Aitana eta Alba Lopez ahizpek aurkeztu zuten jaialdia.

Jaialdiaren amaieran, Jose Luis Verdasco Hogar Extremeñeko lehendakariak esker oneko lore-sortak eskaini zizkien hiru talde parte.hartzaileei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!