Bertxin elkarteko kideek ekin diote San Juan jaien egitarau propioari

Aiurri 2026ko ekainaren 17a

Parte-hartze handia izan zuen atzoko lehiaketak (Argazkiak: Bertxin Jubilatuen Elkartea

Atzo eman zioten hasiera Bertxin Elkarteak San Juan jaien harira antolatu duen ekitaldi-sortari. Patata-tortilla lehiaketa jendetsua egin zuten Anbrosia Olabide eraikineko egoitzan. Ekainaren 18tik 24ra bitarte, beste hainbat ekitaldi iragarri dituzte.

22 bazkidek hartu zuten parte patata-tortilla lehiaketan atzo, eta Goyi Rodriguezk jaso zuen lehen saria, Jose Blazquezek bigarrena.

Epaimahaikideak, egindako patata-tortillak probatzen eta deliberatzen

 

 

Hona prestatu duten egitaraua, hurrengo egunetarako:

Ekainaren 18a, osteguna:

16:00. Tute txapelketa Bazkideentzat bakarrik.

Sariak:

1.- Txuleta eta ardo botila bakoitzarentzat.

2.- Gazta eta ardo botila bakoitzarentzat.

 

Ekainaren 19a, ostirala:

16:00. Toka eta igel txapelketak. Gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat.

Sariak:

1.- Gazta eta ardo botila joko bakoitzeko.

2.- Txorizoa eta ardo botila joko bakoitzeko. Jokoen ondoren sariak banatuko dira, eta zizka-mizkak eskainiko zaizkie parte-hartzaile guztiei.

 

Ekainaren 20a, larunbata:

12:00. Elkarteko bazkideen zein herriko jubilatu hildakoen aldeko meza.

14:00. Bazkaria Oianume jatetxean.

Oharra: autobusen irteera 13:30ean, eliza atzealdeko geltokian. Bazkariko parte-hartzaileen artean ezusteko zozketak egingo dira.

 

Ekainaren 24a, asteazkena:

12:30. San Juan hamaiketakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!