Lehiaketa Compak sporting modalitatean jokatuko da.
Parte-hartzaileak 09:00tarako agertu beharko dute Oiartzungo Arkaleko zelaira. Handik ordu betera ekingo zaio lehiaketari.
Lehia amaitu eta sariak banatu ostean, Ontza elkarteko antolatzaileek zizka-mizkak prestatuko dituzte parte-hartzaile guztientzat.
Antolatzaileek adierazi dutenez, lehiaketa San Juan jaietako ekitaldietako bat da, nahiz eta ez den esku-programan agertzen.