[Egitaraua, klik bakarrera]

Arratsaldean hasita, jaietan murgilduko da Andoain

Aiurri 2026ko ekainaren 19a

Ekainaren 19an abiatu eta 24an amaituko dira San Juan jaiak. Eta, tartean, dozenaka hitzordu. Gaurkoan Joxemari Oiartzabal izango da jaiei hasiera ofiziala emango diena.

Ekainak 19, ostirala

17:00 Joko sorta 4-17 urte bitarteko haur eta gazteentzat, Goikoplazan.

18:30 Kalejira, Goikoplazara: Lebiton Buruhandi eta Erraldoien konpartsa, Olagain Txistularien taldea, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txaranga.

19:00 Pregoia eta jaien hasierako txupinazoa, Joxemari Oiartzabal Beloki musikari eta sortzailearen eskutik, Udaletxeko balkoitik.

20:30 Bertzesfer musika taldea, Goikoplazan.

23:00-03:30 Nafarroa plazan: Marea, Platero y tu eta Extremoduro taldeen tributu-banda.

 

Ekainak 20, larunbata

09:30-14:00 Pilota partidak, Arraten: eskuzko San Juan txapelketako finalak: benjamin, alebin, infantil eta kadeteak.

10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa, Goikoplazan.

11:30 Bizikleta festa, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik, Goikoplazan.

12:00 Kantu kalejira, Goikoplazatik hasita.

12:30 Olagain Txistulari banda, Goikoplazan.

14:30 Bazkari herrikoia: Txuleta-jana La Salle Berrozpe ikastetxearen jolastoki estalian.

16:00-21:00 Zesta-puntako San Juan txapelketako finalak eta kinielak, Arraten.

17:30-20:00 Andoaindarra elkartearen danborrada.

18:00 Klaap dantza eskolaren erakustaldia, Goikoplazan.

19:00-21:30 Distopia Elektrotxaranga.

22:00-23:15 Joseba eta Bakartxo dantza eskolaren ikuskizuna, Goikoplazan.

23:00-03:30 Su Ta Gar taldearen kontzertua eta DJ Makala disko-jartzailea, Nafarroa plazan.

 

Ekainak 21, igandea

10:00 Erraldoien konpartsen topaketa: Pasaia, Amasa-Villabona eta Lasarte-Oriako partaideak.

11:00-13:00 Kontzejupeko txapelketako finalak.

11:15 MuGaz taldeko ikasleen kontzertua, Goikoplazan.

11:45 8-11 urtekoen Kross mistoa.

12:00 Bikoteen Kross mistoa. Irteera eta helmuga Arteta kalean.

15:30 Junior mailako Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia.

16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak eta uraren festa, Leizaur parkean.

17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan.

18:00 Ezekiel DJ disko-jartzailea Nafarroa plazan.

20:30 Puro Relajo, Goikoplazan.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

 

Ekainak 22, astelehena

13:30 Agintarien harrera, 80 urteko andoaindarrei. Ondoren, bazkaria.

17:30-19:30 DJ, graffiti/aerografia erakustaldia eta rap lehia, Leizaur parkean.

18:00 Haur danborrada.

20:00-23:00 Erremontea, Arrate pilotalekuan.

21:00-00:30 Kontzertuak, Nafarroa plazan: Oihane Ulanga (artista andoaindarra), Devil Records, Guxo, CSK013 eta Amilibia DJak.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

 

Ekainak 23, asteartea

10:00-14:00 Haur parkea, Goikoplazan.

17:30-18:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton, erretoretxe aurrean.

18:00 Joselontxo’s Txaranga, Nafarroa plazan.

19:00 Alberto Agirre abesbatza eta Udal Musika Eskolako abesbatza, San Martin elizan.

20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena, San Martin elizan.

20:15 Alkatea eta Udalbatzaren soka-dantza, Goikoplazan.

21:30 Olagain Txistulari bandaren kalejira.

22:30 San Juan sua, Goikoplazan. Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria.

22:45 Agustin de Leitza elkartearen danborrada.

23:30-00:30 Queen  taldearen tributoa, Goikoplazan. 

23:30-04:00 Mirua eta Bengo musika taldeak eta Siwanaba DJ disko-jartzailea, Nafarroa plazan.

 

Ekainak 24, asteazkena

08:30 Diana, dultzaineroekin.

10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka, Goikoplazan.

11:00 Meza Nagusia, San Martin elizan.

12:00 Axeri dantza, Goikoplazan.

17:00-20:00 Artisautza azoka, Goikoplazan.

17:00-19:00 Haurrentzat makrame ontzi apaingarria, lastargia, txapak, ahate harrapatzea eta globoflexia.

18:00-19:30 Hektor Folk, Alaitz Roteta eta Gorka Valdesek kaleak girotuko dituzte.

18:00 Herri Kirolak, Goikoplazan. Bikoteko lehia: Iker Vicente eta Ugaitz Mugerza; Julen Alberdi “Txikia IV” eta Arkaitz Etxebeste. Harri jasotzen erakustaldia: Anitze Zumeta, Udane Ostolaza, Estefi Etxebeste.
Harri mota ezberdinekin, elkarren aurkako: Mikel Lopetegi “Urra” eta BeÒat Telleria.

19:30 Bertso jaialdia,  Goikoplazan: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Andoni Rekondo, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan. Gai-jartzaile: Unai Ormaetxea.

20:00-22:00 Trikidantz, Nafarroa plazan.

23:00 Kalejira piroteknikoa, Juanita Alkain plazatik Goikoplazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!