Belauntzaran-Alkorta eta Salbador-Lopez de Munain bikoteek jokatuko dute Kontzejupeko finala

Aiurri 2026ko ekainaren 19a

Miner, Beloki, Zabala (epailea), Salbador eta Lopez de Munain, finalerdietako batean (Argazkiak: Gazteleku Pilota Eskola)

Egunotan jokatu dira finalaurrekoak, eta Oier Belauntzaran-Xabier Alkorta eta Beñat Salbador-Iñaki Lopez de Munain bikoteek lortu dute finalerako txartela. Igandean, izango dira 3. eta 4. postuak eta finala, 11:00etatik aurrera. 

Hona finalaurrekoen emaitzak:

Xabier Alkorta-Oier Belauntzaran 22/Ramirez-Julen Urruzola 20.

Iñaki Lopez de Munain-Beñat Salbador 22/Eeko Beloki-Xabat Miner 15.

Finalerdietako bat jokatu zuten Alkorta, Belauntzaran, Ramirez eta Urruzola

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!