Artisauen eta janari azoka goiz eta arratsaldean ospatuko da, San Juan egunean

Aiurri 2026ko ekainaren 19a

San Juan egun handian, artisautza eta janari azoka goizez (10:30-14:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) ospatuko da Goikoplazan. Aparteko tartea hartuko dute haurrei begira ekintzek, egun guztian. 

Goizez, artisautza eta janari azoka izango dira elkarrekin, Andoaingo Azoka eta Napar Bideak elkarteen eskutik.

Aldi berean, Munduko zaporeak ekimena ospatuko da; hain zuzen, atzerritar jatorriko andoaindarrek beren lurraldeetako zizka-mizkak eskainiko dizkie bisitariei. 

Munduko zaporeak ekimeneko zenbait kide, iazko San Juan jaietan

Arratsaldean ere segida izango dute artisautza eta janari azokak eta Munduko zaporeak ekimenak. 

 

Haurrentzak, makina bat ekintza

Bestalde, haurrek non distraitua eta gozatua izango dute hainbat ekintzekin egun osoan. Horrela, Goizez, Axeri Dantzako katamaloa, maskuriak, mosaiko kutxa, makrame pultserak eta marrazki margoketa izango dute eskura.

Arratsalderako, berriz, lantegiak prestatu dituzte: makrame ontzi apaingarria, lastargia, txapak, ahate harrapatzea eta globoflexia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!