Hainbat lehiaketekin eta bazkariarekin gozatu dute Bertxin elkarteko bazkideek aurreko egunetan

Aiurri 2026ko ekainaren 22a

Patata-tortilla, tute, toka eta igela lehiaketak jokatu dituzte egunotan Bertxin elkarteko bazkideek. Aldi berean, Bazkari eder batek ere 150 lagun batu zituen Oianumen, larunbatean. Asteazkenean, 12:30ean, San Juan hamaiketakoarekin emango diote amaiera, San Juan jaiekin batera antolatu duten egitarauari. Tute eta igela lehiaketen irudiekin eta sari banaketarekin osatutako argazki-sorta ikusgai. 

Hona hainbat lehaiketetan saria jaso zuten lehen parte-hartzaileen izenak:

Tute:

1.- Antonio Gonzalez eta Paco Vicente.; 2.- Angelita Ballesteros eta Jovita Garate.

Ballesteros, Gnzalez, Garate eta Vicente, finalean

 

Toka:

Emakumeak: 1.- Elena Molina; 2.- Marisol Larrañaga. Gizonezkoak: 1.- Jose Santos; 2.- Diego Recio.

 

Igela:

Emakumeak: 1.- Eusebi Fernandez; 2.- Pepi Rodriguez.

Gizonezkoak: Paco Vicente eta Jose Santos.

 

Tortilla- patataren lehiaketa:

Emakumeak: 1.- Goyi Rodriguez.

Gizonezkoak: 1.- Jose Blazquez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!