Bart aldaketa ugari izan da egitarauan: ez zen kros-mistorik egin, ezta Kontsejupeko finalak jokatu ere. Goizeko Erraldoien topaketaren ibilbidea egokitu egin zuten eta arratsaldeko talo solidarioen postua bertan behera geratu zen.
Udalaren oharra. Ekainak 22, astelehena
"Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak 𝗔𝗟𝗘𝗥𝗧𝗔 𝗚𝗢𝗥𝗥𝗜𝗔 ezarri du gaurko. Beraz, 𝟮𝟬:𝟬𝟬𝗮𝗸 𝗯𝗶𝘁𝗮𝗿𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗮𝗿𝗮𝘂𝗮 𝗕𝗘𝗥𝗧𝗔𝗡 𝗕𝗘𝗛𝗘𝗥𝗔 gelditu da.
-
Agintarien harrera 80 urteko andoaindarrei, eta bazkaria: BERTAN BEHERA
-
Bazkaria beste egun batera atzeratuko da; baieztatuko dizuegu egun zehatza.
-
Pop Up-a HSTLR: BERTAN BEHERA
-
Haur danborrada: BERTAN BEHERA
20:00etatik aurrerako ekintzak mantenduko dira oraingoz. Joango gara informazioa eguneratzen beharraren arabera".