Oihane Ulangak rap erritmoak biziberritu zituen Nafarroa plazan

Rap kantarien gaua izan zen atzokoa, Nafarroa Plazan. Besteak beste, Oihane Ulanga gazte andoaindarraren emanaldiaz gozatzeko aukera eduki zuten kontzertura hurbildu ziren rap zaleek. Argazki-sorta eta bi bideo, ikusgai.

 

 

Oihane Ulangak dantzari laukotea izan zuen bidelagun rap kontzertuan; horietatik bi, herrikideak, Eneko Parada eta Oihana Conde.

Zenbait unetan, Eneko Arroyo Kyubid abeslaria ere gertu izan zuen.

Lasarte-Oriako Devil Records hirukotearen eta Murtziako Gux rap kantariaren txanda ere izan zen Nafarroa Plazan, atzo.

Azkenik, CSK013 eta Amilibia DJek eman zioten amaiera festari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!