[Aldaketak egitarauan]

Ekitaldi gutxi, beroaren ondorioz, San Juan egunean

Aiurri 2026ko ekainaren 24a

Bertso saioa Bastero Kulturgunean izango da.

Gaurko ere bero galanta espero da eta horrexegeatik bertan behera geratuko dira Axeri-dantza, artisautza azoka eta herri-kirol erakustaldia. Mezari eutsiko diote eta baita bertso-saioari, baina hura Bastero Kulturgunean izango da. Trikidantz eta kalejira piroteknikoa iragarri bezala egingo dira.

Ekainak 24, asteazkena

08:30 Diana, dultzaineroekin. *Bertan behera.

10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka, Goikoplazan. *Bertan behera.

11:00 Meza Nagusia, San Martin elizan.

12:00 Axeri dantza, Goikoplazan. *Bertan behera.

17:00-20:00 Artisautza azoka, Goikoplazan. *Bertan behera.

17:00-19:00 Haurrentzat makrame ontzi apaingarria, lastargia, txapak, ahate harrapatzea eta globoflexia. *Bertan behera.

18:00-19:30 Hektor Folk, Alaitz Roteta eta Gorka Valdesek kaleak girotuko dituzte. *Bertan behera.

18:00 Herri Kirolak, Goikoplazan. Bikoteko lehia: Iker Vicente eta Ugaitz Mugerza; Julen Alberdi “Txikia IV” eta Arkaitz Etxebeste. Harri jasotzen erakustaldia: Anitze Zumeta, Udane Ostolaza, Estefi Etxebeste. *Bertan behera

19:30 Bertso jaialdia: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Andoni Rekondo, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan. Gai-jartzaile: Unai Ormaetxea. *Bastero Kulturgunea.

20:00-22:00 Trikidantz, Nafarroa plazan.

23:00 Kalejira piroteknikoa, *Plaza Moretik Goikoplazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!