Axeri Dantza izan da San Juan jaietatik zapuztuta geratu den ekitaldietako bat, bero zakarra zela medio. Nahi eta ezina pittin bat goxatzeko, axeri dantzariek, San Juan egunean, Trikidantzen gaueko erromeriara joateko hitzordua jarria zeukaten Goikoplazan, ilunabarrean. Bada, elkarri animoak eman, eta ez bat eta ez bi, hor heldu zieten Axeri Dantzako zenbait dantza edo jokoei (Zortzikoa, Orratzakoa, Dorrea).