Eneko Uriak mina hartuta dagoen Iñaki Lopez de Munain ordezkatu du gaurko finalean. Ibai Migelek, berriz, gauza berbera egin du Xabat Minerrekin.
Txapelketa Gazteleku Pilota Eskolak antolatu du; San Juan jaietan, igandean jokatzekoa zen arren, gaurko egunera atzeratu behar izan zuten beroaldia zela eta.
Antiguan, Mikel Arberas eta Jon Jauregi garaile
Bestalde, Gaztelekuko beste bi pilotariek ere jantzi dute txapela, arratsaldean. Hain zuzen, Jon Jauregik eta Mikel Arberasek Antiguako paleta gomako bigarren mailako txapelketa irabazi dute, Hernaniko Zuru eta Goiaren kontra 25-19 nagusitu eta gero.

