Mitxelena ahizpak, Loidi anaiak eta Gutierrez-Lekuona garaile Iturzaeta palako final banatan

Aiurri 2026ko ekainaren 28a

XIV. Iturzaeta pala txapelketako hiru final ikusgarri jokatu dira Sorabillan, arratsaldean. Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpek jantzi dituzte Neskak mailako txapelak; Asier Gutierrezek eta Martxel Lekuonak Herrikoia mailakoak, eta azkenik, Ander eta Julen Loidi anaiek Irekia-koak. Argazki-sorta, ikusgai: 

Hona hiru finalen emaitzak:

Neskak: Naiara Mitxelena-Eneritz Mitxelena 25/June Urain-Amaia Gonzalez 13.

Herrikoia: Asier Gutierrez-Martxel Lekuona 25/Ion Beloki-Antton Arruti 10.

Irekia: Ander Loidi-Julen Loidi 25/Xabier Alkorta-Belauntza 16.

(Xabier Alkortak mina hartuta dagoen Iñaki Lopez de Munain ordezkatu du).

 

Ateri, finalak jokatzeko

Sorabillako frontoia ezaugarri berezikoa izateaz gain, ez dago estalia, eta beraz, euriak zapuztu dezake pilotaren jokoa.

Horrela, hari batetik egon da zintzilik, jokatu ez jokatu, euria arratsalderako bazetorrela iragarria zegoenez. Badirudi, ordea, antolatzaileek eguraldia baldintza dezakeen ahaltsuren batekin hitzartu dutela, eta horrela, juxtu-juxtu, hirugarren finala amaitu eta sari banaketaren ostean ekin dio euriteak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!