Bikain dabil Javi Menta korrikalaria

Aiurri 2026ko uztailaren 3a

Javi Menta eta Maitane Melero iruñarra, Lesakako irabazleak gaztetxoekin (Argazkia: Unax Etxarte, Erran aldizkaria)

Zumeatarrako korrikalaria podiumetara igotzera ohitu da azken urtetan, eta urrutira gabe, bi lasterketa irabazi ditu azken asteetan, Hernanin bata eta Lesakan bigarrena.

Ekainaren 20an, azkarrena izan zen Hernanin jokatu zen Azeri Bila lasterketan, 10 kilometroko luzera duen distantzian. Argazki-sorta eta kronika, Kronika aldizkariaren web gunean, ikusgai.

Lesakan ere lehen postua lortu zuen. Zubigaineko Kros Herrikoiaren zazpigarren edizioa egin zuten joan den larunbatean, eta andoaindarrak 18.40ko denbora egin zuen sei kilometroko lasterketan. Argazki-sorta eta kronika, Bortzirietako Erran aldizkariaren web gunean ikusgai.

 

Motzetan bezainbat luzetan, bizkor

Distantziako laburreko lasterketetan ez ezik, luzeetan ere atleta bikaina dela erakutsi izan du azken aldian; horren adierazgarri da Bostonen (AEB) apirilaren 20an jokatu zen maratoi ospetsuan egin zuen egundoko denbora (02:19:25). Estatuko lehen korrikalaria izan zen sailkapenean.

Era horretan, Bartzelonan maratoian martxoaren 15ean egin zuen marka (02:21:22) ondu zuen. Gogoratu behar da egun hartan Ander Lazkanok, Borja Barraquek eta hirurek Espainiako taldekako txapelketan parte hartu zutela Zumetarara atletismo taldea ordezkatuz, eta podiuma zapaltzea lortu zutela, hirugarrengo postua eskuratuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!