Arrantzaren gaineko oinarrizko ezagutzak, Joseba Barandiaranen eskutik

Aiurri 2026ko uztailaren 7a

15 urte bitarteko gazteentzat arrantza tailerra egin zuten Olazar parkean joan den larunbatean, Kaletxikiko jaien baitan. Ontza elkarteko Joseba Barandiaranek hastapeneko ezagutzak erakutsi zizkien hurbildu ziren gazteei. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

Andoaindik ez ezik, Aduna, Arbizu, Bergara eta Azpeitiko gazteek hartu zuten parte tailerrean, Izan ere, Leitzarango ibaia bereziki gomendagarria da arrantzaren munduan hasteko gogoz diren gazteentzat, eta eta gainera, ez da ohikoa Barandiaran bezalako irakaslea prest edukitzea horretarako.

Zenbait arrantza ikastaro antolatu ohi ditu Ontza elkarteak denboraldian barrena, Barandiaranek gidatuta. Gertuena, Mugitu Andoain! ekimenarekin batera arrantza-tailerra izango da, irailaren amaiera aldera. Leitzaran ibaiaren ertzetik doan Andre Gobadagileen pasealekutik gertu eta Grazia Garagorri zubipean egiten da arrantza tailer hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!