Karrikako jaiak 2026

Hasi dira Karrikako jaiak

Aiurri 2026ko uztailaren 10a

Tradiziozko suziriaren jaurtiketarekin ekin diete asteburu osora luzatuko diren Karrika auzoko jaiei. Gaur gauean, 23:00etatik aurrera, Kresala taldearen musika emanaldia dago iragarrita. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

Gaur gauean, bokata-afariaren ostean, 23:00etan Kresala taldeak musika emanaldia egingo du.

Bihar eta etzi, jaien segida

Uztailak 11, larunbata

11:30 Puzgarriak eta apar-festa.

14:00 Makarroiada eta bingoa.

16:30 Puzgarriak.

18:30 Dantza-tailerra.

22:30 Bang Royale taldea. DJ Louky.

 

Uztailak 12, igandea

11:30 Meza, Sorabillan.

12:00 Toka txapelketa.

12:30 Sagardo dastaketa.

16:00 Karrikako mus txapelketa.

19:00 Got Talent Karrika.

19:45 Play-back saioa.

21:00 DJ Donoso.

23:30 Azken traka eta su-artifizialak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!