Uztaileko azken egunetan Etxeberrieta jaietan murgilduko da

Artxiboko irudia.

Uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 1ean amaituko dira jaiak.

Uztailak 30, osteguna

17:30 Txupinazoa.

18:00 Txokolatea, Kotoi elkartean.

18:00 Marrazketa lehiaketa.

19:00 Patata Tropikala haur antzerkia, Etxeberrieta plazan.

20:00 Patata-tortilla lehiaketa.

20:30 Danborrada.

22:30 Xsakara Bermeoko musikariaren zuzeneko emanaldia. Ondoren, musika-festa: DJa eta karaokea.

Uztailak 31, ostirala

10:00 Pasakallea, Olagain Txistulari elkarteko kideekin.

10:00 Meza Santa Krutz elizan, Alberto Agirrek abestuta.

10:00 Kros herrikoia XVII. Roberto Cabrejas memoriala. Ondoren, Zumeatarra Kirol Taldeari omenaldia.

10:30 Goiburuko oilasko-biltzaileei harrera.

11:30 Beñat Fernandez “Pelontxu”ren moto-erakustaldia.

12:00 Kantu kalejira.

14:00 Herri bazkaria, zikiro-jatea. Besteak beste, omenaldi ekitaldia, zozketak. DJrekin musika... Txartelak: Itxaso eta Txalaka tabernak.

20:00 Sardina-jatea.

20:00 Toka txapelketa.

22:00-03:00 Disko-festa Nemux DJren eskutik.

Abuztuak 1, larunbata

11:00 Haur jokoak eta tailerrak, Etxeberrrieta plazan.

16:00 Mus txapelketa Kotoi elkartean.

18:00 Sagardo dastaketa, Etxeberrieta plazan.

19:00 Zumba erakustaldia, Zumbalokura taldearekin.

20:30 Afari-merienda, Miranda pasealekuko zelaian.

22:30-03:00 Alaiki taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!