Goiburuko San Esteban jaien egitaraua

Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean lehen ospakizunak egingo dituzte. Eta egitarauaren gehiena abuztuaren 7tik 9ra utziko dute.

UZTAILAK 31, ostirala. Oilasko biltzaileen eguna

05:30 Oilasko-jokoko kuadrillaren buelta auzoan barrena.

15:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria, plazan. Arratsaldean, plaza dantzak eta jolasa.

ABUZTUAK 3, astelehena. San Esteban eguna

11:00 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak.

11:30 Egun osoan, Andoaingo artisau azoka eta haurrentzako tailerra.

12:00 Meza ermitan Andoaingo Alberto Agirre abesbatzarekin. Ondoren hamaiketakoa plazan. Plazan bazkaltzeko aukera izango da.

16:30 Mus lehiaketa plazan. Izen ematea plazan bertan 16:15ean.

17:00-20:00 · Andoni Ollokiegiren kontzertua. Plazan afaltzeko aukera izango da.

ABUZTUAK 7,  ostirala

19:30  Kantujirako taldeak plaza girotuko du.

21:00 Auzo afaria frontoian. Menua: iberikoak, entsalada mistoa, txapoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, Ezeizako pasteltxoak, kafea, kopa, purua. Txartelak salgai Txertotan eta Urratsen, uztailaren 31 arte (ostirala). Helduek 30, haurrek 15.

00:00-03:00 Gabezin taldearen kontzertua.

ABUZTUAK 8,  larunbata

12:00 Potx magoaren Zintzilik ikuskizuna frontoian.

12:00 Txakolin dastaketa plazan. Plazan bazkaltzeko aukera izango da.

17:30 Goiburuko I. Txinga lehiaketa. Makina bat sari zozketatuko dira.

17:30 Euskal Garagardo dastaketa Etxebesteren eskutik.

18:00-20:00 Sutargi erromeriaren kontzertua plazan.

21:00 Bertso afaria frontoian, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin.

Menua: entsalada mistoa, hegaluzea pistoarekin, oilaskoa parrilan, sorbetea. Txartelak txoznan bertan salgai ostiraletik aurrera.

00:00-03:00 Bide batez taldearen kontzertua plazan.

ABUZTUAK 9, igandea

13:00 Goiburuko VII. pala txapelketako finalak; irekia eta herrikoia.

17:30-20:30 Goiburuko VI. erromeri maratoia.

17:30-20:30 Sagardo dastaketa plazan. Sagardotegiak: Mizpiradi, Gaztañaga, Irigoien, Petritegi, Zabala, Aburuza, Altuna, Oialume, Eguzkitza, Oianume, Alorrenea. Plazan afaltzeko aukera izango da. Afalondoren trikitilariek jotzen jarraituko dute indarrak amaitu arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!