Kontzertu goxoa eman dute Gartxot Unsainek eta Garazi Esnaolak Otietan

Gartxot Unsain kantautore donostiarrak kaleratu berri duen Bizirik gaude diskoa aurkeztu du, Garazi Esnaola pianojole lizartzarra bidelagun, Otieta parkean, arratsaldean. Giro intimoa, barnekoia, goxoa lortu dute bi musikariek, eta gozatu ederra hartu dute Leitzarango paraje natural zoragarri horretan, bertara joan diren musikazaleek. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!