Egunean Behin | Tokikom Liga

"Imanol" andoaindarra, Egunean Behineko zortzigarren sariduna

Tokikom Ligako zortzigarren astean ere andoaindar batek irabazi du zozketa! Aiurri (Beterri–Buruntza) taldeko partaideen artean, zozketa egin eta gero, irabazlea "Imanol" andoaindarra izan da. Dagoeneko jaso du Zabalako sagardo-botila sorta, Aiurrikoen eskutik.

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia martxan da. Tokikom Liga delakoan, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldean astero-astero eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan zen. Bigarrena, "Mariaje" lasartearra. Hirugarrena ere, lasartearra: "Mikelog". Laugarrena, "Sasu" urnietarra. Bosgarrena, "Unax" lasartearra. Seigarrena, "Jon Ander" adunarra. Eta, zazpigarrena eta zortzigarrena, biak andoaindarrak "Izaskun" eta "Imanol".

Tokikom Ligako sailkapena

Hedabideen arteko ligan, hauxe sailkapena:

 

 

TOKIKOM Ligako saridunak


1. astea: Nago (Urnieta).

2. astea: Mariaje (Lasarte-Oria).

3. astea: Mikelog (Lasarte-Oria).

4. astea: Sasu (Urnieta).

5. astea: Unax (Lasarte-Oria).

6. astea: Jon Ander (Aduna).

7. astea: Izaskun (Andoain).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!