Andoaindarrek lehentasuna izango dute Ama Kandida etorbidean eraikiko duten babes ofizialeko promozio berrian

Eusko Jaurlaritzako Denis Itxasok eta Andoaingo alkate Andoni Alvarezek egin dute iragarpena: 2027ko uztailean ekingo diote alokairuko babes ofizialeko 80 etxebizitzaren eraikuntzari. Hitzarmena sinatu dute eta alboan izan dituzte VISESAko Carlos Quindos eta Andoaingo Hirigintza Saileko Garazi Usandizaga.

Erakundeen arteko elkarlaneren ondorio da sinatu duten hitzarmena. Udalak lurraren lagapena egingo dio Eusko Jaurlaritzako VISESA erakundeari eta honek, bere aldetik, eraikina altxatzeko 16 milioi euroko inbertsioa egingo du. “Adibide gisa jar dezakegun kasua da Andoaingoa”, adierazi du Denis Itxasok hitzarmena sinatu aurretik. Ildo horri segida eman dio Andoaingo alkate Andoni Alvarezek: “Erronka handia da, baina badakigu elkarlanean eta determinazioz jardunez emaitzak lor daitezkeela”.

Ezaugarriak

  • Eraikina 8 solairukoa izango da.
  • 80 etxebizita: 3 logela bakarrekoak, 65 bikoak, eta, 12, hirukoak.
  • 115 garaje: 80 etxebizitza bakoitzarentzat eta 35 salmenta librean.

Lanen egutegia

  • 2027ko uztaila: eraikitze-lanen hasiera.
  • 2029ko ekaina: lanen amaiera.
  • 2030eko urtarrila: esleipen fasea.

Izen-ematea

  • Etxebiden izena emanda daudenek jasoko dute prozedurari buruzko jakinarazpena, eraikitze lanek aurrera egin ahala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!