Parrilla erabiltzeko aukera, Etxeberrietako jaietako auzo-afarian

Abuztuaren 1ean, larunbatarekin, auzo-afaria egingo dute Etxeberrietan. Ohi bezala, parrila jarriko dute denen eskura. Hitzordua gaueko 21:00tan hasiko da eta bakoitzak bere afaria eraman beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!